XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
15 urte, 200 argazki, omenaldi batOraino arras gaztea zelarik jaz itzali zen Christian Borderie argazkilaria,
Alarguntsak, familiak eta adixkide zenbaitek haren orroitzapenetan muntatu dute erakusketa bat gaitza, omenaldi gisa bixtan da.
Baionako antzokian estreinatu dena joanden egunean eta ekainaren 5-a arte segituko dena.
Christian Borderie-k berriketari bezala hamabost bat urtez hartu argazkien artean berrehun berexi dituzte hor agertzeko.
Berek aitortzen dutenaz, lanak ere ukan dituzte hautua ezin eginez, hainbeste eta hainbeste argazkiren artean berrehun bat baino gehiago ez berexten ahal-eta...
Hautatu dituzte ederrenetarik eta hunkigarrienetarik, berak gostukoenak zituenetarik ardura...
Eta argazki horieri behako bat emanez geroz
Ezagun ere bere lana maite zuela eta lan horri osoki emana zela bere jite aberatsarekin
Denbora berean ikusten da ere zernahi gertakari mota izan dela gure Euskal-Herri huntan, batzu denek oraino gogoan ditugunak, beste batzu kasik ahantziak orobat...
Gertakari alegerak, besta eta gaineratiko... Gertakari ilun eta pisuak ere ba.
Argazki arraroenetarik batto,
Beste argazki guziek ere aipaldiño bat hartze lukete.
Izan larrea erre kixkiltzen ari
Izan arrantzako untzi bat errekontruz urperatua Donibane Lohizunen.
Pier Doxpital loriatua rugbi partida baten ondotik, kamiunzainak greban jarriak mugaren gainean edo Mireille Mathieu kantalaria iguzkitarat egoki Marritzeko itsas-bazterrean...!
Bai, horiek eta beste guziak ikustekoak dira zinez eta pentsatzen dugu erakusketa horrek ukanen duela arrakasta.
Bakoitxak bere gisako omenaldia egundainokotan eskainiz mundu hau hain gazterik utzi zuen argazkilari jeinutsuari.